Friso
Friso
Friso
Friso

Oilagorrak eta harrapaketa parteak

Oilagorrak eta harrapaketa parteak

Ehiza denboraldi bete-betean gaude. Jadanik pasa dira usoak, birigarroak??? eta orain, oilagor ehiza gustatzen zaigunok hegazti zoragarri honen bila gabiltza mendietan barrena geure zakurrekin. Zakurrak; hauexek dira ehiza honetako benetako protagonistak. Geuk, azken finean, zakurrak markatzen duenean, ongi apuntatu eta oilagorrari tiro egin besterik ez dugu egiten, halere honek badu bere zailtasunik. Honek guztionek aurretiko lan handia dauka. Batetik, mendiko zirrikitu guztiak ongi begiratu behar dira eta jarraian, zakurrak oilagorra aurkitu egin behar du. Honetarako noski, ehiztarion intuizioa derrigorrezkoa da; leku bat ala bestea begiratu, mendi honetara ala beste hartara joan??? eta azken hauei buruz hitz egin nahi dut gaur. Mendiei buruz; Gipuzkoako mendiei buruz zehatzago esateko.

Orain bi urte arte edozein ehiztarik zeukan aukera nahi zuen menditan ibiltzeko oilagorren atzetik. Gaur ordea, hainbat muga ezarri dituzte. Mendira irteten garen bakoitzean geure ???oilagor partean??? zulotxo bat egin behar dugu, oilagorra ehizatzen badugu markatu beharra dago??? honek ez du inolako lanik ematen eta egiten diren azterketak zehazteko laguntzen du. Baina ???oilagor parte??? honetan ehizan ibiltzen garen eremuak ere ezartzera behartzen gaituzte. Ez zehazki mendien izenak, baina bai eskualdea eta egiazki gustatzen ez zaidan erregimen bereziko eremua. Azken honekin egiten ari diren kudeaketa da batere ongi iruditzen ez zaidana.

Esan bezala, bi zatitan banatu dituzte mendiak:

-Aprobetxamendu komuneko ehiza eremua

-Erregimen bereziko ehiza eremua

Lehenean ez dago inolako arazorik, edozein ibil daiteke lasai eremu hauetan. Bigarrenean ordea, gauzak ez dira horren sinpleak.

Bigarren honetan bost eremu banatu dituzte: Aiako Harria-Jaizkibel,  Aralar, Aratz-Aizkorri-Antzuolako zainpeko ehiza eremua eta Arno-Izarraitz, Hernio-Gazume GKL-Hernioko zainpeko ehiza-eremua.

Orain arte idatzitakoaren arabera ez da ezer berezirik antzematen, baina zatiketa hau zertan datzan esatean ulertuko duzue hainbat ehiztarik dugun haserrea honen inguruan.

Alde batetik, erregimen bereziko eremuetan ibiltzeko ordaindu egin behar da eta hautatzen dugun eremua geure harrapaketa partean agertzen zaigu. Baina nola dakigu noiz asten den zehazki erregimen bereziko eremu bat eta noiz aprobetxamendu komunekoa? Denboraldi hasieran bost mapa jarri zituzten fedecazaguipuzcoa.com web gunean, baina mendietako mapak interpretatzen ikasi behar al dugu orain ehizan aritzeko? Neronek mapa horiek ikusita ez dakit eremu bat non hasi eta non bukatzen den, gainera mendietan ez dago inongo seinalerik. Hori bai, deskuiduan aprobetxamendu komuneko eremuan zabiltzalakoan erregimen berezikora pasatzen bazara, seguru isuna izango duzula. 

Bestetik, bost eremu hauetako bakar bat soilik uzten digute hautatzen, eta noski, aukeraketa honek gainerako eremuetan  ibiltzeko parada ezeztatzen digu. Hau gutxi balitz, eremuren bat hautatuz gero, 5??? ordaindu behar ditugu. Askok pentsatuko dute ez dela diru kopuru handia, baina arazoa ez datza horretan. Nire ustez eremu hauetakoren batean ibiltzeko ordaintzera behartzen bagaituzte, ez lukete batean soilik ibiltzeko aukera eman behar. Jar dezatela eremuko 5???-ko balioa, ados, baina ehiztari batek bi eremutan ibili nahi badu ordain ditzala 10??? eta listo! Ez gaitzatela beraiek ehizan ibiltzea nahi duten lekuetara mugatu. Nahikoa dugu ezartzen dizkiguten distantzia eta mugekin!

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Cargando...

0 Commentarios

  1. Andoain
    0

    Muy buen articulo! cuando la diputación hace mal las cosas hay que decirlas. Que nos dejen cazar en los montes que queramos!!

  2. legazpi
    0

    el tema no parece tener mucha lógica y por parte de la federación no se ha hecho bien, aunque esté bien lo de los partes de capturas, existen otros métodos para llevarlo a cabo

About The Author

Redacción periódico digital Desveda #caza #pesca #tirodeportivo #rural #naturaleza

Artículos Relacionados